Nieuw-Vlaamse Alliantie

Nieuw-Vlaamse Alliantie
Datuak
Izen laburraN-VA eta N-VA
Motaalderdi politikoa eta podcasta
HerrialdeaBelgika
IdeologiaFlandriar nazionalismoa eta Liberalismo ekonomikoa
Kokapen politikoazentro-eskuin
Jarduera
KidetzaEuropako Aliantza Askea
Kide kopurua41.176 (2014)
Agintea
LehendakariaBart De Wever (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaPiet De Zaeger
Egoitza nagusi
Legezko formanon-profit organisation (en) Itzuli
Historia
Sorrera2001eko urriaren 13a
Sortzailea
AurrekoakVolksunie
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: nieuwvlaamsealliantie Twitter: de_NVA Instagram: de_nva LinkedIn: n-va Youtube: UC4UmvnWkpsDc4yjg0j2ykrA TikTok: de_nva Edit the value on Wikidata

Nieuw-Vlaamse Alliantie (euskaraz: «Flandesko Aliantza Berria») Volksunie alderdi abertzale historikotik 2001. urtean sortutako alderdi abertzale flandestarra da. Bere burua errepublikanotzat eta zentro-eskuinekotzat jotzen du, eta Flandesko burujabetasun osoa aldarrikatzen du, Europar Batasunaren barnean Estatu independente gisa.

2010eko Belgikako hauteskundeetan Belgika osoko eta Flandesko alderdi bozkatuena izan zen (botoen %17,40 Belgika mailan, eta 27 eserleku Belgikako Ganbaran). Europako Parlamentuan Europako Aliantza Askean kokatzen da, beste Estatuetako hainbat alderdi abertzaleekin batera.

2009ko hauteskunde-programan bere burua "arlo ekonomikoan liberala eta arlo ekologikoan berdea" definitzen zuen. Vlaams Belang eskuin muturreko alderdi abertzalearen aldean N-VA askoz liberalagoa eta aurrerakoiagoa da, ezkerreko alderdiek dituzten aldarrikapen ugari bereganatuz (sexu berekoen arteko ezkontzak, ekologiaren aldeko politikak, arrazismoaren gaitzespena, etab). Aldi berean, arlo linguistikoan komunitate flandestarraren interesak tinko defendatzen ditu: administrazio publikoen aurrean nederlanderaz ez dakiten hiritarrei nederlanderaz hitz egiteko betebeharra ezartzen dizkieten legeak aldarrikatzen ditu; babes ofizialeko etxeak eskuratzeko hizkuntza hori menperatzeko beharrarekin lotu izan nahi du; eta etorkinak Flandesen integratzeko nederlanderaren egokitasuna aldarrikatu egin du.


Developed by StudentB